Zure gorputz-alde intimoak ez du konponbiderik behar, ulertua izatea baizik

Baginaz eta bulbaz hitz egiten dugunean ere, sendatzen duena begiratzeko modua da. Batzuetan uste dugu gure gorputzak duela arazoa. Baina… begirada aldatzen badugu, zer gertatzen da? 👀 Artikulu berrian horretaz ari naiz: nola alda daitekeen gure bizipena ikuspegia aldatuz gero, baita eremu intimoari dagokionez ere. Beste begi batzuekin begiratzera gonbidapen bat da. 👉 Osorik irakurri nahi? Blogean duzu eskuragarri.

Nerea Sancho Esnaola

8/2/20251 min irakurri

Argazkia: Difuso. Nexu! 2014.

🔄 Begirada aldatzea: zure arropa, zure gorputza, zure intimitatea

👀 Batzuetan, hainbeste denbora daramagu gauzak modu bakar batean ikusten, ez zaigula bururatzen beste begirada batzuk ere egon daitezkeenik. Logikoa iruditzen zaigu, naturala, zalantzarik gabea. Baina… badaude beste modu batzuk ere.

👗 Pentsa ezazu zure arropan. Normalean, baloratzen dugu berria den, modan dagoen, zikina ez dagoen, zulorik ez duen... Baina beste modu batean ere balora genezake: norbaitek oparitu digulako, bizipen bereziak izan ditugulako jantzita, edo zulo batek istorio bat kontatzen duelako.

🎽 Balioa ez dago beti estetikaren arabera. Batzuetan sinbolikoan, emozionalean, jantzi horrek zuretzat duen esanahian dago.

🔻 Eta ideia hori eremu bulbo-baginalera eramango bagenu?

🚫 Baginismoa edo intimitatean zailtasunak dituzten emakume askok arazo gisa hautematen dute beren eremu intimoa: zikina, akastuna, arriskutsua, alferrikakoa. Hautsitako zerbait balitz bezala, edo balio gabea.

💭 Baina... eta ez balitz hautsitakoa, baizik eta beste begirada baten beharrean dagoena?

💓 Begirada aldatzeak aukera ematen du bizipen erotiko askeago eta gozoagoa. Exijitzeari uztea, epaitzeari, konparatzeari. Sentitzen hastea, ulertzea.

✨ Zure eremu intimoak ez du estandar jakin batera egokitu behar maitatua izateko. Balio izan dezake, markekin, istorioekin, beldurrarekin. Arima besarkatzen dizun kamiseta zahar hori bezala.

📌 Zure burua hemen identifikatzen baduzu, ez zaude bakarrik.
Begiratzeko modua aldatzea izan daiteke sentitzeko modua aldatzeko lehen urratsa.