Ez, ez duzu kontrola galduko (nahiz eta hobetu)
Eta disfrutatzen hasten banaiz… eta gero gelditzerik ez badut? 🤯 Askotan, zailtasun erotikoak dituzten emakumeei beldurra ematen die hobetzeak. Kontrakoa dirudi, baina benetakoa da. Batzuetan sinesten dugu “itzalita” gauden egoera horretatik 📴 irteten bagara, gehiegi sentituko dugula, gainezka egingo dugula 🤸♀️, kontrolik gabe geldituko garela 😵💫. Bi aukera bakarrik baleude bezala: ❄️ ezer ez, edo 🔥 gehiegi. Artikulu honetan kontatzen dizut oso argigarria den istorio bat, zergatik ez den horrela ulertzen lagunduko dizuna. Zuk ere inoiz horrelako pentsamenduetan harrapatuta sentitu bazara, irakurri lasai, eta utzi laguntzen 🤍. Ez zaude bakarrik, eta ez zaude bizitza erdizka bizitzera kondenatuta ✨.
Nerea Sancho Esnaola
7/12/20251 min irakurri


Ez, ez duzu kontrola galduko (nahiz eta hobetu)
Euforiko izatearen beldur den depresiboa (edo baginismoa duzunean eta disfrutatzea beldurgarri egiten zaizunean)
Badut paziente bat, deitu diezaiogun Oscar, depresioan dagoena. Hainbeste denbora darama tristuran murgilduta, ezen bere ohiko aldartea goibela bihurtu zaion.
Eta tristura horrek zerbaiterako balio izan dio – gutxitan esaten den horretarako: “ez” esateko, errudun sentitu gabe. Ezetz familia-plan bati, seme-alaben eskolako kontuei, edo sozialerako gonbidapenei...
Izan ere, ondo sentitzen bada, “normalean” badago besteek bezala, orduan sentitzen du besteen espektatiboak bete beharra.
Eta horregatik, konturatu gabe, babes modura hartu du tristura.
Eta horrela erantzun zidan antidepresiboak hartzea proposatu nionean:
“Bale… eta gero super euforikoa banago, zer?”
Beldur aurpegiarekin esaten du. Errepikatu ere bai. Burua esku artean hartuta, desorekaren zuloan eroriko balitz bezala. 🙄
Eta kontua da, hori bera ikusten dudala baginismoa duten emakume askorengan, edo desira eta kontaktu sexualekin arazoak dituztenengan.
Badira emakumeak aurrera egin nahi ez dutenak beren sexualitatean, buruan pelikula extremoa irudikatu dutelako:
Edo itzalita nago, blokeatuta, barrutik hilda...
Edo kontrolik gabe desatatu egiten naiz, bibradorea eskuan egun osoan.
Eta bai, hori ere beldurgarria da. Eta asko gainera.
Baina ez, ez, ez: ez du horrela funtzionatzen. Ez bizitza emozionalean, eta ezta bizitza erotikoan ere.
Penetrazioan mina sentitzen baduzu, baginismoa badaukazu edo exzitatzea bera beldurra ematen badizu, hau gogoratu:
Ez diot Oscari euforia artifizial batera salto egiteko eskatuko, eta inork ez du espero zu beste norbait bihurtzea zure sexualitatea askatzen hasten zarenean.
Hobetzea ez da kontrola galtzea.
Hobetzea da sentitzeko baimena ematea zeure buruari. Lasaitasunez. Pixkanaka. Muturretatik kanpo.
Eta datuak nahi badituzu:
urte hauetan guztietan ez dut ezagutu paziente bakar bat ere sexualki hobetzeagatik kontrola galdu duenik. Bat bera ere ez.
Beraz, buruan bueltaka badaukazu hau:
“Eta ezertxo sentitu ez dudanetik erotu arteko jauzia egiten badut?”
Lasai. Zure parte haurrak duen pentsamendu bat da. Oso ohikoa. Oso gizatiarra.
Baina badaukazu heldua den zure parte hori, entzun dezakeena honakoa:
👉 Prozesu erotikoak pixkanakakoak dira.
👉 Pauso bakoitza jasangarria da.
👉 Plazera sentitzeak ez zaitu zure burutik aldentzen, baizik eta zure buruarekin berriz konektatzen laguntzen dizu.
Nahi baduzu baloratu ea nire programarako egokia zaren, osatu formularioa.
contacto
nereasancho@gmail.com
+34 655 741 946
SENSATHLON ®
PSICOTERAPIA, SEXOLOGíA & PAREJAS
Nerea Sancho Esnaola
Nº Colegiada: GZ 02438
Centro Sanitario: 20/014809
General Etxague 6, planta baja, oficina 3
Donostia 20003
Tel.: +34 655 741 946


© 2025. All rights reserved.