💦 Zure baginari zer gertatzen zaio: irritatzen da edo irristatzen da? 🤔

💥 Irritatu ala irristatu? Penetrazio baginalaren aurrean mina, beldurra edo ezinegona sentitzen baduzu, testu honek argitu zaitzake: 💧 Hidratazioa ez da lubrikazioa. Eta honek dena alda dezake. ✨ Zure gorputza ulertzeko eta baginismoa gainditzeko bidean, lagungarri izan daiteke. 👉 Irakurri osorik hemen:

Nerea Sancho Esnaola

7/16/20251 min irakurri

Collage: purificar acuatica. Ibaito, Eka & Nexu. 2023.

💦 Zure baginari zer gertatzen zaio: irritatzen da edo irristatzen da? 🤔

Baginismoa baduzu, penetrazioaren beldur bazara edo sexu-harremanetan mina edo ezinegona sentitzen baduzu, hauxe argi izan behar duzu:

👉 Hidratazioa eta lubrikazioa ez dira gauza bera.

Tontakeria dirudi, baina hau jakiteak zure intimitatean benetako aldea eragin dezake.

🌿 Zer da bagina hidratatzea?

Hidratazioa da ehunak zaintzea.
🧴 Aurpegian, ukondoetan edo hanketan krema jartzen dugun bezala,
baginak ere hezea, biziz betea eta malgua egon behar du, minik gabe.

Batzuetan, berez mantentzen da ondo.
Baina beste batzuetan —minbizia pasa dugulako, adinagatik, hormona aldaketengatik edo urteetan bagina zaindu ez dugulako— lehortu egiten da.
Eta bagina lehor batek mina eman dezake, irritatu, edo penetrazioa ia ezinezkoa bihurtu.

💧 Eta zer da lubrikatzea?

Hemen dator gakoa.

Lubrikazioa beste kontu bat da.
Gorputzak berez sortzen duen likido garden eta itsaskorra da (karamelu likidoaren garden baten antzekoa 😏),
eszitazioa dagoenean agertzen dena.

Gerta daiteke:
💭 Pentsamendu erotiko batengatik
🛌 Amets sexual batengatik
👗 Arropa ukitzeagatik
💋 Edo zure gorputzak zerbait gustuko duelako

Hori da gorputzaren lubrikazio naturala.

🧴 Eta ez bada iristen? Hor dago laguntzaile bikaina: lubrikatzaile komertziala

Baginismoa gainditzen laguntzeko ariketak egiten ari bazara edo zure gorputzarekin berriro konektatu nahi baduzu,
lubrikatzaile hau oso baliagarria da.
Ez du desira ordezkatzen, baina minik gabe aurrera egiten laguntzen du.

Lagungarria da:
✅ Zure gorputza hobeto ezagutzeko
✅ Baginako ariketak hasteko
✅ Konfiantza hartzeko eta beldurra gutxitzeko

💡 Emakume askori laguntzen diet lubrikazio mota hau beren prozesuan integratzen. Presarik gabe, lotsarik gabe. Zure erritmoan.

🧠 EXTRA: Eta zer da umetoki-lepoko jariaketa?

🧬 Moko itxurako likido trinkoago bat da, askotan horixka edo zurixka, eta egun emankorretan agertzen da.
Ez da ez lubrikazioa, ezta hidratazioa ere.
Eta bai, existitzen da baginako jariaketa edo “eiakulazio femeninoa” (komatxo artean),
💬 baina hori beste baterako utziko dugu.

Hemen gakoa da:

👉 Hidratazioa ≠ Lubrikazioa.

Zure bagina irritatzen da, edo irristatzen da?

🎯 Penetrazioaren beldurra atzean utzi nahi baduzu eta benetan zure burua zaintzen hasi…

📩 Idatz iezadazu.
Eta azalduko dizut nola parte hartu programa honetan, baginismoa gainditzeko eta zure gorputzarekin berriz konektatzeko.