🟡 Zergatik ikusten ditu nire amaginarrebak kroketak… eta zuk bikote zoriontsuak?

Desira blokeatuta dagoenean, begiak eta bihotzak falta den horretan jartzen dute arreta: gozatzen duten bikoteetan, libre bizi den sexualitatean, beldurrik gabeko harremanetan… Inbidia ez da ahulezia: seinale garbia da, merezi duzunaren pista.

Nerea Sancho Esnaola

7/27/20251 min irakurri

Argazkia testuinguruik gabe: parejas felices. Nexu! 2025

🟡 Zergatik ikusten ditu nire amaginarrebak kroketak… eta zuk bikote zoriontsuak?
(Inbidia, desira eta oraindik sendatu gabe dauden zauri intimoak)

85 urteko nire amaginarreba Doraemon ikusten ari zen gure semeekin.
Eta bat-batean:
—Begira zer kroketa politak! 🧓🍥

Bai, horrela da. Bakoitzak berean jartzen du arreta.

🤰 Haurdun daudenak beste haurdun batzuk ikusten dituzte nonahi.
🐶 Txakur bat adoptatu nahi dutenek txakurrak, arraza ezberdinak eta korreak ikusten dituzte kalean.
🥇 Eta nire amaginarrebak, sukaldari aparta bera, kroketak ikusten dituu baita marrazki bizidunetan ere.

🔎 Eta zu? Zertan jartzen duzu arreta azkenaldian?

😣 Ikusten duzunak mina ematen dizunean

Nire paziente batzuek —baginismoa duten emakumeak, minarekin edo sexualki blokeatuta bizi direnak— honako hau esaten didate sarritan:

— Bikote zoriontsuak ikusten ditut eta barruak irakiten zaizkit. 💔
— Sexuaz hitz egiten entzutean gorputza gogortu egiten zait. 😬
— Lagunek naturaltasunez hitz egiten dute intimitateaz... eta nik alde egin nahiko nuke.
— Bikoteak jaioberriekin ikustean malkoak datozkit. 👶

Eta hori guztia emozio batengatik da:
👉 inbidia. Bai, existitzen da. Eta normala da.

💡 Inbidia... iparrorratza bezala

Ez da besteek dutena kentzeko gogoa.
Baizik eta zuk zer nahi duzun ulertzeko pista bat.

✨ Amorruan eta tristuran geratu ordez, galdetu zure buruari:
— Zer nahi dut nik benetan?
— Nola lortu dute horiek?
— Zer falta zait niri? Zer ikasi behar dut?
— Zer pauso eman ditzaket nik nire erritmora?

🎯 Zerbait hainbeste desiratzen baduzu...
has zaitez bidea egiten.
Zure erritmora, zure erara, baina ez utzi berriro atzeratzen.