🧭 Sarketa ez da helburua: zure bizitza proiektua eta zure artean dagoen oztopo ikusgarria bakarrik
👉 Baginismoarekin edo blokeo sexualarekin ari bazara bueltaka, hau entzutea garrantzitsua da: Badira egia itxura duten ideia batzuk, eta barneraino sartu dizkigutenak. Ahalegintzen zara. Eusten diozu. Bakarrik. Eta hala ere… ez duzu aurrera egiten. Zer gertatzen da helburua benetan beste bat denean? Eta laguntza eskatzea ahultasunaren seinale izan beharrean… aldaketa puntua bihurtzen denean? 💡 Gaurko postean, hausnarketa txiki pertsonal bat partekatzen ditut. Zure bidea beste begi batzuekin ikusten hasteko balioko dizula espero dut. 🔗 Irakurri patxadaz. Eta zerbait pizten badizu, gorde edo partekatu.
Nerea Sancho Esnaola
7/25/20251 min irakurri


Argazkia testuingururik gabe: Nabigatu. Nexu! 2025
🧭 Sarketa ez da helburua: zure bizitza proiektua eta zure artean dagoen oztopo ikusgarria bakarrik
👉 Baginismoarekin edo blokeo sexualarekin ari bazara bueltaka, hau entzutea garrantzitsua da:
Sarketa ez da helburua.
Edo ez luke izan beharko.
Sarketak ez dira helmuga. Tresna dira.
Pauso bat gehiago. Bitarteko bat. Prozesuaren fase bat.
🎯 Ez da azken geltokia; bidaian zeharreko etapa bat besterik ez da.
Atzo, Decathlonen izan nintzen fitball bat erosten —pelota handi horietako bat—. Pelbisa askatzeko, aldakari mugimendua emateko, eta zure kezkak arintzeko bidean oso erabilgarria da.
💡 Bai, beldurra ematen dizuna ekidietak min ematen du… baina entrenatzeak laguntzen du.
👉 Aldakan dago indarra.
Eta han, gauza xume baina esanguratsu bat gertatu zitzaidan: ez nekien zein tamaina hartu. 1, 2 ala 3?
Laguntza eskatu nuen. Eta eman zidaten. Hain erraz.
🧠 Orduan zuri buruz pentsatu nuen, agian zuk dena bakarrik egin behar duzula sinetsita daukazu.
Zure barneko diskoak behin eta berriz esaten dizu:
— “Ahalegindu.”
— “Izan fuertea.”
Eta bai, ahalegintzen zara. Indarra jartzen duzu. Baina...
❌ Ez duzu aurrera egiten.
Zergatik?
Ez delako hortik.
Ahalegin horrek, egia esateko, geldirik mantentzen zaitu.
Irakatsi digute zerbait esfortzurik gabe lortzen bada, ez duela balio.
Baina hori ez da egia.
🤯 Zabor-pentsamenduak dira. Egia itxura hartzen dutenak, baina ez dizute laguntzen.
(Toxiko hitza gehiegi erabiltzen dela iruditzen zait, baina hortik doa.)
💬 Eta nik esango banizu irtenbidea ez dela gehiago sufritzea, baizik eta laguntza eskatzea?
📣 Bilatu terapeuta.
Eskatu laguntza.
Eta hartu laguntza hori.
Zeren eskatzen baduzu, baina gero baztertzen baduzu (“oso erraza da”, “honekin berdin jarraituko dut”), orduan ez zara mugitzen.
🔁 Leku seguruan jarraitzen duzu… baina itogarrian.
⚡ Benetan egiten duzunean, aldaketa errealera irekitzen zara.
Zure zaurgarritasunera. Gauza handiak gertatu daitezkeen espazio horretara.
Zure barrua eraldatzeko aukera ematen duen leku horretara.
🔑 Sarketa ez da helburua.
Oztopo ikusgarria besterik ez da, zure benetako desioen eta zure artean dagoena.
Eta desio horiek… horiek bai merezi dutela.
Nahiz eta gaur oraindik ezin dituzun izendatu.
contacto
nereasancho@gmail.com
+34 655 741 946
SENSATHLON ®
PSICOTERAPIA, SEXOLOGíA & PAREJAS
Nerea Sancho Esnaola
Nº Colegiada: GZ 02438
Centro Sanitario: 20/014809
General Etxague 6, planta baja, oficina 3
Donostia 20003
Tel.: +34 655 741 946


© 2025. All rights reserved.