🔁 Penetrazioa mingarria erditu ondoren: deserosotasunetik blokeora

🩹 Haurdunaldi osteko orbain bat. Penetrazioak mina ematen du. Eta entzuten duzuna: “dena ondo dago”. Ondoren... isiltasuna. Berak utzi egiten du. Zuk ez duzu eskatzen. 💭 Eta distantzia sartzen da. Intimitatea saihesten baduzu minagatik, beldurragatik edo deserosotasunagatik, baliteke testu honek argia ematea. Eta handik irteteko bidea erakustea. 👉 Irakurri osorik hemen:

Nerea Sancho Esnaola

7/17/20251 min irakurri

Collage: Stop bola de nieve. Nexu 2023.

🔁 Penetrazioa mingarria erditu ondoren: deserosotasunetik blokeora

Pareja askoren krisiak ezagutu ditut.
Eta askotan, jatorria… sinplea zirudien.
Baina ez zen.

⚠️ Ez zutelako garaiz hitz egin.
⚠️ Profesionalek ez zutelako behar bezala entzun.
⚠️ Eta gaia saihestu zutelako… bola handitu zen.

👶 Ebaki bat, orbain bat… eta mina hortik

Demagun honako egoera (ez da hain arraroa):
Emakume batek haur bat izaten du.
Episiotomia egiten diote (haurrak hobeto irten dadin baginan ebaki txiki bat).
Orbaina itxi egiten da… baina mina ematen du. Narritatu egiten du.

Konsultara doa. Eta esaten diote:

“Ez zenuke minik izan behar. Dena ondo dago.”

Bai…
Baina EZ dago ondo. Min egiten du!

💔 Eta mina ematen duena, saihestu egiten da

Bikotekidea hurbiltzen da: musuak, laztanak, flirteoa…
Eta penetrazio momentua heltzen denean…
❌ Ufff… MINA!
Gorputza ixten da. Desira itzaltzen da.
Harremana hoztu egiten da.

Berak saihestu.
Besteak saihestu.
😶‍🌫️ Eta bien artean… isiltasuna.

Penetrazioa ez da zertan derrigorrezkoa izan.
Baina harreman horretan hori zen ezagutzen zutena.
Eta ulertu gabe zer gertatzen ari den, desira itzali egiten da.
Urrundu egiten dira. Eta ez dute ulertzen zergatik.

🔄 Saihestu, saihestu, saihestu… eta azkenean, zure burua galdu

Badakizu zer gertatzen den?
Askotan, ez dakizula zer gertatzen zaizun ere
Automatikoki erantzuten duzu: saihestu kontaktua, desirari uko egin, gorputzari atea itxi.
Eta egun batean konturatzen zara:
💭 Ez duzula jatorria ulertzen.
💭 Ez dakizu non zauden orain.

📍 Non zaude zu?

  • Intimitatea saihesten ari zara?

  • Norbait hurbiltzen denean beldurra edo blokeoa sentitzen duzu?

  • Penetrazioak mina ematen dizu, edo zure gorputzak ezetz esaten du?

  • Plazera edo harremanak alde batera utzi dituzu, aurre egin nahi ez diozulako?

Agian, bola elikatzen ari zara.
Saihesten dezun guztia…🫧 handitu egiten da.

💥 Gurpil horretatik ateratzeko lehen pausoa: GELDITU

🔴 Saihesten duzuna, puztu egiten da.
🟢 Izendatzen duzuna, ikus daiteke. Ulertu. Eta txikiagotu.

Egin xerra.
Egin kudeagarri.
Izan zaitez arazoa baina HAINDIAGOA.

Zuk badakizu. Zuk baduzu indarra.

💌 Uste duzu zure unea izan daitekeela?

Ez duzu bakarrik egin behar.
Hemen nago zurekin gurpil horretatik irteteko.
🧭 Zure desira berreskuratzeko
💪 Penetrazioaren beldurra gainditzeko
eta zure gorputzarekin lasai, aske eta konektatuta bizitzeko.

Idatzi. Hitz egin dezagun. Irtenbidea badago.