🧠 Iragana gainditu daiteke gorputzean? Nola aldatu bulbarekin duzun harremana eta eraiki konexio atsegin berriak

🧠 Zure gorputzak ez du ahazten. Baina berriz ikasi dezake. Atal bakoitzak bere historia du… Eta zuk gainetik grabatu dezakezu esperientzia berriekin ✨ Seguruagoak 🫶 Gozoagoak 💫 Zureagoak 💓 Hau balio du bulbarako ere 🌸 Leporako 🫦 Edo beldurrez edo lotsaz saihestu duzun ororako. Zure gorputzak merezi du beste aukera bat. Arrasto goxoak uzteko. Eta benetako konexio berriak eraikitzeko.

Nerea Sancho Esnaola

7/28/20251 min irakurri

Marrazkia: AUS. Data zehatzik gabea.

🧠 Iragana gainditu daiteke gorputzean? Nola aldatu bulbarekin duzun harremana eta eraiki konexio atsegin berriak



Zure gorputza ez da bloke homogeneo bat 🧍‍♀️
Gune bakoitzak bere historia dauka 🗂️

Ez da berdina sudurrarekin 👃 daukazun harremana
edo sorbaldarekin 💪, lepoarekin 🫦, edo bulbarekin 🌸

Badira ikusgai dauden gorputz-zatiak, ukituagoak, aipatuagoak...
Eta badaude ezkutuan geratu direnak, saihestu direnak edo zigortuak izan direnak.

Atal bakoitzak gordetzen du:
🔹 Sentitutakoa
🔹 Entzundakoa eta esandakoei emandako garrantzia
🔹 Bizitako esperientziak
🔹 Jaso duen arreta mota (edo arreta falta)

Eta horrek sortzen ditu espektatibak:
gozamenerako 😊 edo deseroso sentitzeko 😣
konfiantzarako 🤝 edo arriskua sentitzeko 🚨
presentziarako 👁️ edo deskonektatzeko ❌

Baina ezer ez da betiko.
Historia ez da ezabatzen...
baina GAINETIK GRABA DAITEKE 🎙️✨

Audio pista batean bezala,
beste esperientzia batzuk grabatu daitezke zure gorputzean:
🫶 lasaiagoak,
🧡 seguruagoak,
💫 gozoagoak.

Eta esperientzia horiek uzten dute arrasto berria:
🧠 neurokonexio berriak
💓 gozamenaren bide berriak
💫 modu berriak zure gorputza bizitzeko

Ez duzu zerotik hasi behar.
Hasi besterik ez duzu egin behar.
Poliki. Errespetuz.
Zure gorputzari aukera berriak emanez ✨

Zure gorputzak berriz ikasi dezake.
Beste modu batean ulertu.
Eta bizi, egiatik eta errurik gabe ❤️‍🩹

🧠Gainetik grabatu

💫 Gorputzeko gune bakoitzak merezi du aukera berri bat.