❌ Ez dut sinisten iragarki hauetan: Baginismoa, antsietatea, bulimia, alkoholismoa...
💬 Inoiz ikusi duzu iragarkirik estilo honetan? Baginismoa, antsietatea, adikzioak... deitu zenbaki honetara. 🎯 Pertsona bakar batek denetik dakiena. Eta zu, zure zailtasun intimoarekin, konfiantza bilatzen… 🙅♀️ Nik ez dut sinisten horretan. 📌 Harreman sexualetan mina edo blokeoa sentitzen baduzu, post hau irakurtzea lagungarri izan daiteke. Zure prozesuak merezi du arreta osoa. 👉 Irakurri osorik hemen:
Nerea Sancho Esnaola
7/14/20251 min irakurri


❌ Ez dut sinisten iragarki hauetan: Baginismoa, antsietatea, bulimia, alkoholismoa...
👉 Serio diozu? Benetan? Really, George?
Urteak daramatzagu horrelako iragarkiak ikusten:
“Baginismoa? Arazo sexualak? Antsietatea? Bulimia?”
Eta azpian, telefono zenbaki bat.
Pertsona bakar bat, psikologo/a, denetik egiten duena: ludopatia, trauma, terapia sexuala, bikotea, adikzioak... 😶🌫️
Eta nik... barkatu.
Baina ez dut sinisten.
Ez naiz “erlijio” horretakoa. 🙅♀️
Serio...
💬 Nola da posible benetan espezialista izatea baginismoan, intimitatean pizten den beldurrean, min sexualean, lotsan, blokeoan…
… eta hurrengo ordubetean ludopatia, dolua edo alkoholismoa lantzea?
📣 Ez du funtzionatzen horrela.
Edo ez luke beharko.
Baginismoagatik laguntza bilatzen bazabiltza… aukeratu ondo 💡
Zure denbora baliotsua da.
Zure dirua ere bai.
Eta batez ere: zure prozesuak begirunea eta ezagutza sakona merezi du.
🔍 Hona iritsi bazara zeren penetrazio bidezko harremanak edukitzea kostatzen zaizulako , zure gorputza tentsionatu edo blokeatzen delako intimitatea heltzen denean, lotsa edo frustrazioa sentitzen duzulako…
Zerbait oso zehatza bilatzen ari zara.
Eta norbaitek zehatz-mehatz jakin behar du nola lagundu.
⏳ 4000 aste inguru dauzkagu bizitzeko…
Liburu bat irakurri nuen eta sekulako arrastoa utzi zidan: "4000 SEMANAS" (Oliver Burkeman).
Zer kontatzen du?
👉 Bizitza 4000 aste ingurukoa dela.
Eta dena ezin dela egin.
Beraz, erabaki egin behar da zeri esan BAI.
Eta zeri EZ.
🔔 Terapiaren kasuan ere berdin.
Sexua saihesten baduzu, gorputza ixten bazaizu, beldurra edo mina sentitzen baduzu…
Agian unea heldu da.
Gehiago ez itxoiteko.
Eta benetan lagunduko dizun norbait aukeratzeko.
🌿 Zurea intimitatearekin, baginismoarekin, mina edo sexuarekiko beldurrarekin lotuta badago…
📍 Hemen nago.
Hau da nire espezialitatea.
Sexuan mina, beldurra, tentsioa edo deskonexioa sentitzen duten emakumeekin lan egiten dut.
Amore eman nahi ez dutenekin.
Libreago bizi nahi dutenekin.
Benetazko bizitza sexual eta afektibo bat nahi dutenekin.
🤍 Sentitzen baduzu unea izan daitekeela… hemen aurkituko nauzu.
👉
contacto
nereasancho@gmail.com
+34 655 741 946
SENSATHLON ®
PSICOTERAPIA, SEXOLOGíA & PAREJAS
Nerea Sancho Esnaola
Nº Colegiada: GZ 02438
Centro Sanitario: 20/014809
General Etxague 6, planta baja, oficina 3
Donostia 20003
Tel.: +34 655 741 946


© 2025. All rights reserved.