💬 Autonormak: zure bizitza erotikoa saboteatzen duen etsai ikusezina

Lehen babesteko sortu zenuen sistema, eta orain behar ez duzunean… aktibatzen dena Agian inoiz ez duzu autonormei buruz entzun, baina baliteke zuk ere horietako baten arabera bizitzea, ohartu gabe. Momentu zailetan zure burua babesteko sortzen diren barne-arauak dira. Eta garai hartan zentzua izan bazuten ere... gaur egun zure desioa, espontaneitatea eta bizitza erotikoa saboteatzen ari dira agian. 💥 Post honetan azalduko dizut zer diren, nola sortzen diren eta zergatik aktibatzen diren askotan jada behar ez dituzunean. 👉 Zerbait barrutik frenatzen zaituela sentitzen baduzu, nahiz eta aurrera egin nahi izan… testu hau zuretzat da.

Nerea Sancho Esnaola

7/27/20252 min irakurri

Argazkia testuingururik gabe: Flex! Nexu! 2025

💬 Autonormak: zure bizitza erotikoa saboteatzen duen etsai ikusezina

Lehen babesteko sortu zenuen sistema, eta orain behar ez duzunean… aktibatzen dena

Agian inoiz zure buruari esan diozu:
❌ “Ez dut inoiz gehiago gizon batean konfiantzarik jarriko.”
❌ “Ez naiz gehiago inorekin erotitikoki harremanduko, hasieran gustatzen diodala esaten badit ere.”
❌ “Ezin naiz inorretaz fidatu, jendeak engainatu egiten du.”

Eta agian une horretan, promesa horrek lasaitasuna eman zizun. Baina… zer gertatzen da denborak pasa ahala arau hori automatikoki aplikatzen baduzu, nahiz eta egoera ezberdina izan?

🔐 Zer dira autonormak?

Autonormak dira zaurgarritasun emozionaleko momentuetan hartzen ditugun barne-arauak: bihotz-apurketa bat, traizio bat, esperientzia sexual deseroso bat, komentario mingarri bat…

👉 Babestu nahi dugu gure burua, eta horregatik sortzen dugu: “hau ez zait gehiago gertatuko.”

Baina badira guk geuk sortu ez ditugun autonormak ere, baizik eta beste emakume batzuetatik ikasitakoak:
👩‍👧 “Gizonak gauza bakarra nahi dute.”
👭 “Zaila jartzen baduzu, gehiago baloratzen zaituzte.”
👵 “Ezin zara inotaz fidatu, nahiz eta itxuraz jatorra izan.”

Hitz hauek sinesmen bihurtzen dira, eta inkontzienteki aktibatzen dira egoera emozional edo erotikoren bat agertzen denean.

🧠 Arazoa ez da araua jartzea, baizik eta haren zurruntasuna

Erabaki horiek zentzua izan dezakete une jakin batean. Baina berrikusi gabe urteak pasatzen badira, traba bihur daitezke.

Honako moduko ondorioak izan ditzakete:

  • 😶‍🌫️ Blokeo emozional edo fisikoak flirteatzeko edo irekitzeko orduan.

  • 🧱 Automatikoan deskonfiatzea, nahiz eta ingurunea segurua izan.

  • 🙅‍♀️ Ez uztea norbere burua eramaten, nahiz eta desioa edo konexioa egon.

  • 🤐 Norbere burua isilaraztea: ez esatea zer sentitzen den edo zer nahi den, promesa zahar bat hausteko beldurrez.

🔍 Nola jakin autonorma bat aplikatzen ari zaren?

Askotan ez gara konturatzen gure barnean arau bat aktibatuta dagoenik. Baina gorputzak erreakzionatzen du:
😬 tentsioa,
💓 bihotz taupadak azkarrago,
😔 zalantza eta uzkurtzea…

Lagungarria izan daiteke galdera hauek egitea:

  • Zein arau ezartzen ari naiz nire buruari une honetan?

  • Non eta noiz sortu zen arau hori?

  • Gaur egun, oraindik ere balio dit? Edo zaharkituta geratu da?

🧭 Berrikusi, eguneratu eta aukeratu

Helburua ez da arau guztiak haustea. Helburua da:

Askatasunez aukeratzeko gaitasuna berreskuratzea.
🌱 Zure parte heldu eta kontzienteak hartu ditzala erabakiak.
👀 Gaur egungo testuingurua aztertzea: seguru sentitzen al zara? Pertsona horrek konfiantza ematen dizu? Zuk ere zure erritmoa markatzeko aukera al duzu?

Baietz uste baduzu, agian arau honek bere funtzioa galdu du. Eta aukera duzu salbuespen kontzienteak egiteko, edo gutxienez, zalantzan jartzeko.

🧘‍♀️ Babes automatikoa → Kudeaketa kontzientea

Zure autonormak identifikatzea, haien jatorria ulertzea eta haiek berrikustea aukera berri bat irekitzeko modua da:

💡 Askeagoa,
💡 benetakoagoa,
💡 eta zure desioekin konektatuagoa.

Babestea ondo dago.
Baina segurtasun eza dagoenean babes-neurriak aktibatzea... mugatu egiten zaitu.