SENSATHLON ® PROGRAMA INDIBIDUALA
Familia modu naturalean sortu nahi baduzu, harreman sentimentaletan inplikatu, tanpoiak erabili edota ginekologia zerbitzura lasaitasunez joan, eta bagina-sarketa egiteko zailtasunak baldin badituzu, udako edizio berezi honetan zure plaza lortzeko izen eman!
Summer edition
Summer edition
Summer edition
2025 UDA
Kaixo!
Nerea Sancho naiz psikoterapeuta, sexologia eta bikote terapian aditua. Emakumeen bidelaguntza egiten dut euren zailtasun bulbo-baginal atseginekin kontaktatzen joan daitezen eta harreman intimoak naturaltasunez bizi ditzaten.


Agian honako egoeretan aurkitu zara:
Nerea Sancho sexologoarekin
Zaila egiten zaizu tanpoi bat jartzea edo hatzekin bulba ukitzea.
Zure lagunak bikotekidearekin daude eta zuk desberdin sentitzen zara gainerakoekin alderatuta.
Zergatik gertatzen zaizkizun gauza hauek zuri galdetzen diozu zeure buruari.
Zure baitan zerbait gaizki dagoela edo ez dabilela ondo sentitzen duzu.
Ez zara gai mutil batekin bagina-sarketa praktika egiteko eta zerbait falta dela sentitzen duzu.
Zalantzak dituzu ama izango zaren edo ez, zure bikotekidearekin koitoa egin ez duzulako lortu, eta horretan pentsatzen duzunean, beldurra, frustrazioa edo ondoeza sentitzen dituzu.
Ez dituzu sentsazio eta zailtasun hauek partekatzen, lotsagatik, eta ingurukoek ez lukete inoiz zure egoera imajinatuko. Beste irudi bat dute zuganako.
Ez duzu laguntza eskatzen hau konpontzeko; agian pentsatu duzu beste inori ez zaiola gertatzen edo ez duela konponbiderik.
LEHEN tentsioa zegoen tokian,
ORAIN sentsazio atseginekin topatuko zara.
Kontaktu bulbo-baginalak pausoz-pauso


OPOR ETA BIDAIEKIN %100 BATERAGARRIA
OPOR ETA BIDAIEKIN %100 BATERAGARRIA
Informazioa eta izen emateak UZTAILAK 15a arte
Jarri harremanetan jakiteko programa zure beharretara egokitzen den eta zein helburu lor ditzakezun uda hontan zure kasuan.

Baliteke zure burua honako hau egiten aurkitu izana ere:
Itxurak egiten dituzu ezer gertatzen ez balitz bezala, baina barru-barruan badakizu zerbait ez dabilela ondo zure baitan, baina ez duzu horretan pentsatu nahi. Beldurra ematen dizu horretan pentsatzeak.
Familia bat osatu nahi duzu, baina ezinezkotzat sentitzen duzu, zure bikotekidearekin koitoa egitea lortu ez duzulako, eta gustatuko litzaizuke haurdun geratzea modu naturalean, beste guztiek bezala.
Mutil batek zurekin ligatzen saiatzen denean, eta gainera, gustatzen bazaizu, lehenengo zitaren ondoren –edo lehenago ere– harremana eteten duzu, badakizulako gero sexu-harremanak izatea espero dela eta ez duzulako uste gai izango zarenik; lotsa handia pasatuko duzula sentitzen duzu eta kontatu beharko diozula inoiz ez duzula egin.
Harreman sexualetan, aurretik aurreikusten duzu tentsioan jarriko zarela eta baginako penetrazioa saihestu beharko duzula, eta horrek berak kendu egiten dizkizu gogoak. Gehiegi zaude erne dena kontrolatzen, mina ez izateko.
Sekretu txar bat bezala gordetzen duzu hau, eta min ematen dizu, beste emakumeek gau bateko harremanak izan ditzaketelako edo haur bat izaten saiatu daitezkeelako, eta zuk ez duzulako ikusten nola egin.
Zure buruari esaten diozu ez zaizula interesatzen harremanak izatea, ezta bikotekiderik edukitzea ere. Ondo zaudela horrela. Ez duela merezi. Penetrazioa ez dela garrantzitsua. Kirolarekin, lagunekin eta lanarekin, ez duzula denborarik gehiago.




12 ASTEZ
ZER LORTUKO DUZU?
TENTSIOA ZEGOEN LEKUAN SENTSAZIO ATSEGINAK IZANGO DITUZU
Ikasi zure sentsazio bulbo-baginalekin konektatzen eta hobetu zure harreman intimoak.
ERALDATU ZURE BIZITZA
Ama izateko helburuarekin bagina-sarketa praktikatzeko beharrezko iaiotasunak garatzeko ezinbesteko baliabideak eskura izango dituzu.
Udaz gozatzeko tanpoiak jartzeko beharrezko segurtasuna lortzeko bidelaguntza jasoko duzu.
ERLAJATU ETA IBILBIDE BERRIAK HASI
Zer lortuko duzu laguntza-programa honekin?
Zure helburuak definitzea. Argitasuna izatea horiei buruz. Jada eman dituzun pausoak eta oraindik eman gabe daudenak identifikatzea, nahi duzun hori lortzeko.
Helburuak lortzeko eman beharreko pausoak zein ordenatan egin behar diren jakitea.
Hiru arloetan aurrera egitea. Alde batetik, bagina-bulbaren inguruko trebetasunak landuko dituzu; bestetik, mugak eta sinesmenak gainditu, eta zein izan nahi duzun berriz erabakitzeko baimena emango diozu zure buruari.
Blokeo egoeratik irtetea, trabatik ateratzea eta norabide jakin batean aktiboki ekitea.
Beldurra eta saihestea alde batera utzita, sentsazio atseginak sentitzen hastea.
Lan-erritmo bat mantentzea.
Zure helburuak lortzeko beharrezko baliabide guztiak eskuratzea (ezagutzak, praktikak, laguntza, jarraibideak…).


ETA NOLA ANTOLATUKO GARA?
· BAKARKAKO 5 SAIO ON-LINE (50 MIN BAKOITZA)
· 12 ASTEZ WHATSAPP BIDEZKO LAGUNTZA INDIBIDUALA ETENGABEA BULEGO ORDUTEGI BARRUAN
· PLATAFORMA BIDEO, AUDIO, TESTU ETA ARIKETEKIN
· BEHARREZKO EDUKI ETA METODOLOGIA OSAGARRI PERTSONALIZATUAK







Jarri harremanetan jakiteko programa zure beharretara egokitzen den eta zein helburu lor ditzakezun uda hontan zure kasuan.
Zure kasuan SENSATHLON PROGRAMA egokia dela jakiteko idatzi eta whatsapp bidez egingo dut lehen kontaktua.
Ongi etorria izango zara Sensathlon Summer Edition-era, 12 asteko programa emakumeentzat diseinatua, zure sentsazio bulbo-baginalak lasai sentitzen ikasteko giro fresko eta motibatzaile batean.
25 URTEKO ESPERIENTZIA SEXOLOGIAN... ZU DESBLOKEATZEKO PREST!
PLAZA MUGATUAK! ARGI IBILI! :-)
SENSATHLON PROGRAMA ZURETZAT DA?
Bai, zuretzat da, baldin eta…
🌫️ Blokeo egoeratik atera nahi baduzu eta badakizu beldurra duzula (pereza, blokeoa, segurtasunik eza…). Ziurgabetasunetik abiatzen zara, baina badakizu esku onetan egongo zarela.
💰 Zure buruarekin konprometitzeko prest bazaude, eta horrek zure ongizatean, autozaintzan eta prestakuntzan dirua inbertitzea esan nahi badu. Une honetan zure burua lehenetsi nahi duzu eta aurrera egiteko urrats esanguratsua eman. Une egokia ez dela inoiz iruditzen zaigu, baina hau beste edozein uneren bezain egokia (edo desegokia) izan daitekela badakizu.
⏳ Egunero denbora pixkat badaukazu (gutxienez 20 minutu) pentsatzeko, idazteko, bideo laburrak ikusteko, zure erritmoan egin ditzakezun lan txiki batzuk egiteko. Egunero aurrera egiteko tarte lasai batzuk antolatu ditzakezu (bazkalostean, arratsalde-gauean…).
🔄 Beste saiakera batzuk egin badituzu eta ez badute funtzionatu, baina oraingoan aukera berri bat eman nahi badiozu zure buruari. Badakizu lehenago egindakoa agian ez zela baldintza egokietan gertatu (ez zeunden prest, lagundu zizun pertsonak ez zuen beharrezko espezializaziorik, interneten ikusi zenuen zerbait probatu zenuen, aspaldi izan zen, nekatu egin zinen…).
🤝 Jarrera irekiarekin bazaude eta prest bazaude profesional baten konfiantza izateko, ulertuko zaituen eta urratsez urrats gidatuko zaituen norbait. Nahiz eta emozionalki erronka handia izan, badakizu beste emakume batzuek lortu badute, badakizu bide zehatz bat badagoela helburura iristeko eta zuk ere jarrai dezakezula, zalantzak galdetu edo laguntza eskatu ahal izango duzula blokeatzen zarenean.
💓 Programa honi buruz irakurtzean deskribatzen zaila den urduritasun-emozio indartsu batek zeharkatu bazaitu. Oihukatu nahi duzu, eta aldi berean ezer ez sentitu.
✨ Bai, programa hau zuretzat prestatu dut. Nahiz eta pereza edo beldurra eman, motibatuta zaude, hau da, arrazoiak dituzu. Eta ni zure ondoan egongo naiz gorabeheretan. Zu zara lagundu nahi dudan emakumea! :-)
SENSATHLON PROGRAMA ZURETZAT DA?
Ez, ez da zuretzat, baldin eta…
🚫 Ez baduzu onartzen gai honek beldurra ematen dizula, zure bizitza ondo dagoela uste baduzu eta ezer aldatu nahi ez baduzu. Zure lehentasuna lanbide-karrera, parranda edo natura, txakurrak, eskaladarekiko pasioa dela etengabe esaten baduzu… eta gai sentimentala ez dela zuretzat. Ez zaizu nahikoa inporta ezer aldatzeko.
❌ Ondo sentitu nahi baduzu, zure egoera hobetu, baina ez bazaude zure buruarekin konprometitzeko prest eta ez baduzu dirurik inbertituko horretarako, ezta prestakuntzetan, terapietan edo antzekoetan ere. Ez duzu zure denborarik, energiarik inbertituko eta ez diozu beste ezeri uko egingo honekin aurrera egiteko. Ez duzu laguntzarik nahi, ezta zure mugak ikusi ditzakeen inor inguruan ere.
🌀 Ez duzu denborarik ezta jateko ere. Lan egiten duzu, ikasten, aste barruan eta asteburuetan kirol ezberdinak praktikatzen dituzu, elkarte batean laguntzen duzu, ikastaroak egiten dituzu, hizkuntzak ikasten dituzu, puntu-krotxea egiten duzu eta berandura arte telesailak ikusten dituzu. Zure agendan ez da ezer gehiago sartzen, eta, ondorioz, ezinezkoa da helburu erotiko/sentimentalak lortzea. Ezinezkoa da.
🧱 Ziur bazaude DENA saiatu duzula eta INORK ez duela ulertzen zer sentitzen duzun. Inork ezin dizu lagundu. Ez dago zure mugak konpontzeko modurik eta gainera zure kasua berezia dela uste duzu, gai honetan altxatu duzun horma beste emakumeek gainditu dutenaren desberdina delakoan.
🧊 Erabaki baduzu horrela geratzea betiko, blokeotik atera gabe egotea nahiago duzulako, etsita ez sentitzeko edo porrot egitearen beldur ez izateko. Erabaki hori hartu zenuen unean babes gisa eraiki zenuen, eta ez duzu aldatuko, ezta zure egoera, behar edo harremanak egun aldatu badira ere. Horma hori ez duzu altxatuko.
⚠️ Programa hau argi eta garbi EZ da zuretzat.
Motibatuta egotea arrazoi propioak izatea da. Nik lagundu nahi dizut baldin eta benetako arrazoiak badituzu. Hala denean, lagundu ahal dizut gogoratzen zer mugitzen zaituen, zure arrazoiak, blokeatzen zarenean, zalantzak dituzunean edo amildegi baten ertzean zaudela sentitzen duzunean. Baina ez badituzu zure arrazoi propioak, ezin dizut lagundu, eta horrela izatea hobe da. Zure barrutik ez bazaizu sortzen, hobe da zauden bezala geratzea.
NOLA ATERA ETEKINA SENSATHLON® PROGRAMARI
🗣️ Kontatu zure asmoak eta aurrerapenak lagun min bati, ahizpari, konfiantza handiko norbaiti, zure izebari... Barre batzuk bota zure akatsekin edo inseguritateekin. ASKOZ dibertigarriagoa izango da horrela!
⏰ Egunero eskaini 15-20 minutu programari. Astean egun bat erabat jaiegun bihurtu, eta jarraitu gero. Lasaitasun uneak beharko dituzu. Bilatu, gorde agendan, atera aitzakiak edo egin behar duzuna antolatzeko.
📒 Motibatzen zaituen koaderno polita izatea ondo etorriko zaizu, eta baita boligrafo eta errotulagailu koloretsuak ere.
💞 Bikotekidea baduzu, eskatu bere laguntza eta eman noizean behin sorpresa atsegin bat bidean. Horrela, zure aurrerapenak nabarituko ditu eta zurekin batera ilusioz biziko du prozesua.
🌌 Bilatu uneak infinitura begiratzeko, amesteko eta lortuko duzunarekin hunkitzeko. Nori kontatu nahiko diozu pozik eta hunkituta lortutakoa?
🆘 Blokeatzen zarenean, txistua jo! Bidalidazu whatsapp audio bat edo testu bat ahal duzun modurik onenean azalduz zer dagoen oztopatzen, zer ez duzun argi ikusten edo zer zalantza sortzen zaizkizun. Ez utzi egunak pasatzen ezer egin gabe.
📝 Idatzi zure aurrerapenak eta partekatu konfiantzazko pertsonekin... eta nirekin ere bai!
🎾 Fidatu prozesuarekin, momentu bakoitzean arreta jarri behar duzun pauso bakarrarekin. Ez larritu, ez begiratu hurrengo pausoak zein diren. Tenislari bat izan: jadanik igaro den puntua han gelditzen da; orain aurrean duzunarekin zentratu, eta ez pentsatu hurrengoan.
❌ Ez saiatu dena LEHENENGOAN PERFEKTO egiten. Egin ez-perfektu, mesedez!!
🔁 Beharko duzunean, itzuli aurreko pausoetara indarberritzeko. Ez da beharrezkoa perfektua izatea.
💬 Eta GARRANTZITSUENA: Partekatu nirekin nola sentitzen zaren programan zehar. Eskatu behar duzuna prozesua atsegina eta konfiantzazkoa izan dadin.
🌱 Gogoratu: egoera hau ez duzu zuk aukeratu, baina zu zara hortik atera zaitzaken pertsona bakarra. Nik bidea erakutsiko dizut eta gertutik lagunduko zaitut.




Jarri harremanetan jakiteko programa zure beharretara egokitzen den eta zein helburu lor ditzakezun uda hontan zure kasuan.
INFO +
Summer edition
Summer edition
Summer edition
2025 UDA
Aprobetxatuko 2025 UDAko energia zure buruari gauzak errazago jartzeko!
contacto
nereasancho@gmail.com
+34 655 741 946
SENSATHLON ®
PSICOTERAPIA, SEXOLOGíA & PAREJAS
Nerea Sancho Esnaola
Nº Colegiada: GZ 02438
Centro Sanitario: 20/014809
General Etxague 6, planta baja, oficina 3
Donostia 20003
Tel.: +34 655 741 946


© 2025. All rights reserved.